 |
a) Psikologoaren lana, bere itxura eta espezialitate guztiak barne, dagokion legezko esparruan eta bere eskuduntzaren esparruan antolatzea, zerbitzatzen duen gizartearen onuran eta bere interes orokorren onuran.
|
 |
b) Jarduera profesionala ikuskatzea, psikologoaren lanean eragina duten legezko xedapenen ezagutza eta betetzea ahalbidetuz, psikologoaren etika profesionala eta arau deontologikoak betearaziz eta elkargokideen zerbitzu profesionalen kalitate-maila egokia bermatuz. Horretarako, Elkargoak psikologoen trebakuntza eta hobekuntza sustatuko du.
|
 |
c) Elkargokideei beren lana erraztea, enplegu maila handiagoa lortzen eta etengabeko trebakuntza profesionala ematen saiatuz, eta, beharrezkoa denean, Administrazio Publikoekin eta ekimen pribatuarekin lan eginez.
|
 |
d) Lanbidea Administrazioaren, Instituzioen, Auzitegien, erakundeen eta partikularren aurrean ordezkatzea eta defendatzea, interes profesionaletan eragina duten auzi guztietan alderdia izateko legitimitatea duelarik; Legeari jarraiki eskaera-eskubidea erabil dezake, eta lanbidea defendatzeko bidezkotzat jotzen dituen lege-aldaketak proposa ditzake.
|
 |
e) Bere eskuduntzaren eremuan, lanbidea antolatzea, irizpide deontologikoak jarraituz eta partikularren eskubideak errespetatuz burutu dadin; horretarako, maila profesionalean eta elkargo mailan bere diziplinazko ahalmena erabiliko du.
|
 |
f) Elkargoaren antolamendu eraginkorra bermatzea, espezializaturiko atalen edo batzordeen funtzionamendua bultzatuz, eta hezkuntzaren, kulturaren, laguntzaren eta aurreikuspenen ikuspuntutik elkargoarentzat eta lanbidearentzat interesgarriak diren jarduerak eta zerbitzu komunak sustatuz. Horretarako, beste Elkargo edo Erakunde batzuekin lan egin ahal izango du.
|
 |
g) Elkargokideek beren eginkizun profesionalak betetzeagatik edo haiek direla-eta dituzten eskubideak erabiltzeko elkargokideak defendatzea.
|
 |
h) Elkargokideen artean harmonia eta lankidetza sustatzea, haien arteko lehia desleiala eragotziz, arrazoi profesionalengatik haien artean sortzen diren gatazketan elkargokideak adiskidetzen saiatuz edo arbitrajea eginez, eta dagokionean, beren eginkizun profesionalak betetzean sortutako desadostasunak interesdunek eskaturiko laudoaren bitartez konpontzea.
|
 |
i) Intrusismo profesionala galarazteko neurriak hartzea, Gobernu-Batzordeak ezagutzen dituen kasuak Administrazioaren eta Auzitegien aurrean salatuz eta jarraituz.
|
 |
j) Zehazten diren kasuetan lan profesionalei oniritzia ematea. Oniritziak lanaren egiletasuna eta egilearen titulazioa, gaitasuna eta prestaketa egiaztatuko ditu, lanaren eduki formalaz gain. Oniritziak ez ditu ordainsari profesionalak edo bestelako kontratuko baldintzak barne hartuko, horiek alderdiek erabakiko baitituzte askatasunez.
|
 |
k) Elkargoko ekonomia administratzea, kargak kuota eta ekarpenen bidez zuzen banatuz, horretarako behar dituen bilketarako eta kudeaketarako ahalmenak erabiliz.
|
 |
l) Aplikagarriak diren xedapenetan, Foru Arauaren proiektuetan eta jarduera profesionalaren baldintza orokorrei buruzko beste edozein xedapenetan emandako baldintzei buruzko informazioa ematea, beharrezko titulazioa eta beste lanbideekiko bateraezintasunak barne hartuz; halaber, Administrazioak ematen dizkion eginkizun guztiak betetzea, eta harekin eta beste edozein erakunderekin lan egitea, ikerketak, txostenak, estatistikak eta eskatzen dizkioten edo berak erabakitako beste jarduera batzuk eginez.
|
 |
m) Legezko edo erregelamenduzko xedapenek hori agintzen dutenean, eskuduntza profesionaleko gaietan Administrazio Publikoen kontsulta-batzorde eta erakundeekin lan egitea, ikerketa-planen eraketan parte hartzea eta, eskatzen zaionean, lanbidean aritzea gaitzen duten tituluen lorpena ahalbidetzen duten ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolamendu-arauen txostenak egitea; era berean, psikologo berriei bizitza profesionalean sartzen laguntzeko beharrezko informazioa prestatzea.
|
 |
n) Auzitegiei gai judizialetan Peritu gisa lan egin dezaketen elkargokideen zerrenda ematea, edo Elkargoak berak haiek aukeratzea, dagokionean.
|
 |
ñ) Ordainsari profesionalak eztabaidatzen direneko prozedura judizial edo administratiboetan informazioa ematea. Ordainsari-baremo orientagarriak zehaztea.
|
 |
o) Gipuzkoako Lurralde Historikoan lanbidea ordezkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta nazioarteko organoetan lanbidearen ordezkari gisa parte hartuz.
|
 |
p) Lanbideari buruzko lege orokor eta bereziak eta Estatutu profesional hauek betetzeaz eta elkargokideei betearazteaz gain, bere eskuduntzako gaietan elkargoko organoek hartutako arauak eta erabakiak betetzea eta elkargokideei betearaztea.
|
 |
q) Probak eta material psikologikoa egokiro banatzen eta erabiltzen direla ziurtatzea.
|
 |
r) Legezko xedapenek ematen dizkioten edo elkargokideen edo lanbidearen interes profesionalei onura ekartzen dieten beste eginkizun batzuk burutzea.
|