Gehitu gogokoetan Kontaktua
 
1. Titulu originala eta beronen fotokopia bi aldeetatik. Titulurik izan ezean, eskaera frogagiria eta fotokopia aurkeztu beharko dira.

2. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

3. Karnet tamainako bi argazki.

4. Azken promoziokoa izanez gero, azkena gainditutako azterketako txartela edo ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da, fotokopia batekin batera.

5. Elkargoko seihilabeteroko ordainagirien helbideratzea egin nahi deneko banku-entitate edo aurrezki kutxako datuak: Kontu zenbakia, agentzia eta helbide osoa. Titularraren izena.

Oharra: Elkargokidetzeko unean titulu ordainketaren frogagiria aurkezten dutenek 6 hilabeteko epea izango dute titulua aurkezteko, bitartean behin-behineko elkargokidetze egoeran geratuko direlarik.


IZEN EMATE KUOTA: 90,00- €
AZKEN PROMOZIOKOEN IZEN EMATE KUOTA: 45,00- €
SEIHILEROKO KUOTA: 90,00- €

Elkargokide berrientzat lehen seihilekoaren ordainketa proportzionala izango da.

Elkargokidetze guztiak esku dirutan edo banku transferentzia bidez (kontu korronte zenbakia Elkargoan emango da) ordaindu beharko dira eskaera aurkezten den unean. Izen ematea eta lehen seihilekoa.

Elkargokidetzeko hitzordu eskaera eskatzen da. Hartara, zerbitzu planifikatu bat eskaini ahal izango dizuegu, itxaronaldirik gabekoa eta kalitate hobekoa.

Tel: 943 – 27 87 12