| |
 |
 |
"Psikologoaren Araudi Deontologikoa" PDF artxiboan
dago.
Jeisteko sakatu arratoiaren eskubiko botoia eta aukeratu "Guardar
destino como ..." |
|
|
|
| |
|
| |
| |
| |
|
| |
| |
|
 |
I. OINARRIZKO ARAUAK |
 |
 |
| |
|
| |
5. atala
Psikologiaren iharduketa
gizarte eta giza mailako helburuetarantz zuzentzen da, honako
xede hauen bidez zehaz daitekena:
ogasuntza, osasuna, bizitze-maila, pertsona eta taldeen
bilakaeraren osotasuna, gizarte eta gizabanako sail guztietan.
Psikologoa gizabide eta gizartezko xede hauen jarraitzaile
bakarra ez denez gero, komenigarria eta kasu batzuetan
beharrezkoa bilakatzen da beste arloetako profesionalekiko
elkarlana eta elkarren artean ezagutzea, bakoitzaren eskubideen
kaltetan inoiz izan gabe.
6. atala
Psikologoaren lanbideak deontologia profesionalaren
erizpide orokorrei darraio; gizabanakoarengako begirunea,
giza-eskubideen
babesa, erantzunkizuna, egiatasuna, bereroekiko zintzotasuna,
tresna eta tekniken neurrizko erabilpena, profesional mailako
gaitasuna, beraien eginkizun profesionalen zientziazko
eta objetiboa den oinarriaren tinkotasuna.
7. atala
Psikologoak, bere aldetik, ez du pertsonen adimeneko
eta gorputzezko askatasun eta osotasunaren aurkako ekintzarik
burutuko ezta horretarako languduko ere. Torturak eta tratu
txarretan parte hartze zuzen edo zeharkakoak, lege-haustez
gain, Psikologoen etika profesionalarekiko eraso gogorra
suposatzen dute. Hauek ez dute parterik hartuko inolaz
ere, ezta ikertzaile gisara ere, estalgile edo aholkulari
bezala, torturaren praktikan, eta beste biderapen anker,
bihotz-gabe edo lotsagarrietan direnak direlarik ekintza
hauen jasaileak, salaketa, lege-hauste, leporatzen zaizkien
susmoak, edo haietatik lortu nahi diren informazioak, eta
arma-auzi egoera, gerra zibila, iraultza, terrorismo edo
beste edozer gauza, era honetako prozedurak zuritzen haleginduko
diralarik.
8. atala
Psikologo guztien betebeharra da norbaitek giza
eskubideen kontrako eraso, tratu txar edo espetxeratze
baldintza anker,
bihotz-gabe edota lotsarazleak jasan izan dituela jakin
ezkero Elkargo-erakundeak gutxienez behintzat honen jakitun
ipintzea.
9. atala
Psikologoak bere bezeroen irizpide moral eta erligiosoak
errespetatu egingo ditu, baina gaiok ez dira oztopo izango
iharduketaren onerako beharrezkoa den guztian.
10. atala
Bere zerbitzuen prestaketan, Psikologoak ez du
egingo inolako bereizpenik, jaiotze, adina, jatorri, sexu,
sinismen,
ideologia, naziotasun, gizarte maila, edo beste edonolako
diferentziarengatik.
11. atala
Psikologoa ez da bere lanbide-iharduketak eskeintzen
dion botere edo nagusitzaz baliatuko norbere edo inoren
onurarako
ezta irabazirako ere.
12. atala
Bere txosten idatzietan bereziki, Psikologoa guztiz
zuhur, begiratu eta kritikoa izango da, berezi eta baliogabeko
etiketetan errez jausten diren nozioen aurrean, normal/anormal,
gaitua/ez-gaitua, edo argitsu/argibako ereduetakoak.
13.
atala
Psikologoa, pertsona konkretuen kasuak berari eman
izan diezazkien ez da sekula hauek bereganatzeko azpijokoetan
sartuko, eta ez du parte hartuko esparru jakinean bere
lanbiderako monopolioa ia ziurtatuko dioten ekintzetan.
Herri-erakunderen beten diharduen Psikologoa ez da egoera
hontaz baliatuko bere bakarreko iharduketara kasuak erakartzeko.
14.
atala
Psikologoak ez du bidegabeki bere izena edo izenpenik
erabiltzen utziko, ikasketa-agiri eta beharrezko prestakuntzarik
gabe Psikologi arloko iharduketa-ekintzak burutzen dituzten
pertsonei, eta ezagutzen dituen sasikeri kasuak salatu
egingo ditu. Ez du bere agiripean ekintza huts edo gezurrezkorik
izkutatuko.
15. atala
Kontrajarririko erakunde edo personal mailako
zuduen aurrean aurkitzen denean Psikologoa bere eginkizuna
ahalik eta
hitz alderagabekoenekin egiten ahaleginduko da. Erakunde
batetan bere zeregina betetzeak ez dio Psikologoari erakunde
horrekin berarekin harreman txarrean sar daitezkeen pertsonei
merezitako arreta, begirapen, eta adiera ukatzerik suposatuko;
horrezaz gainera, sarritan Psikologoa erakundeetako agintarien
aurrean ezken hauen babesle bilakatu beharrean egongo da,
legez horrela eskatzen den kasuetan.
|
| |
 |
|
| |
| |
|
 |
II. ESKUBIDE PROFESIONALETAZ ETA BESTE PROFESIONAL
BATZUEKIKO HARREMANETAZ |
 |
 |
| |
|
| |
16. atala
Psikologo lanbidearen
eginbehar eta eskubideak profesional mailako independentzi
eta askatasunezko erizpide batetan
oinarriturik antolatzen dira, erakunde jakinean bete dezakeen
agintemaila edozein izan litekelarik beste profesional
eta goiko-agintari batzuekiko.
17. atala
Psikologoaren aginpide profesionala bere egin-beharrak
betetzeko duen gaitasun eta presakuntzan oinarritzen da.
Psikologoak, bere ekintzetan aukeratzen dituen prozedura,
teknika, tresna eta bideetan profesionalki gaitua eta berariz
prestaturik egon behar du. Bere lan-iharduerakoa da eskubide
profesionalean gaukotuta egoteko etengabeko ahalegina.
Bere eskubideen xedeak eta bere tekniken mugakerak antz
eman behar ditu.
18. atala
Teoria, bide eta eskolen legezko ezberdintasunaren
kalterik gabe, Psikologoak ez ditu indarrean dagoen zientzi
ezagupenaren
barruan neurriz aztertu gabeko prozedura edo bideak erabiliko.
Oraindik egiaztatu gabeko teknikabide edo trenza berriak
neurtzeko ikerketetan, bezeroa jakinaren gainean jarriko
du ezertan hasi orduko.
19. atala
Berezi Psikologiari dagokion edozein material
mota, azterpenaz beste eginbidez edo esku-hartzen, Psikologoaren
erabilpenera
geratzen da mugatuta, eta, era berean, hauek lanbidearekin
zerikusirik ez dutenei eskuratzeaz ondo jogoko dira. Psikologoak
bideratu edo behar denean ziurtatu egingo dute agiri psikologikoen
zaintza.
20. atala
Saio edo ebaluaketa psikologiko zehatzak zigortzezko
beste esparru eta eskubide profesionalekin harreman estuak
biribilkatzen
dituenean, Psikologoa erako lokarriak ziurtatzen saiatuko
da, bai berak bere aldetik zein bezeroari halaxe aditzera
eman eta jakineraziz, zentzu horretan laguntasuna eskeiniz.
21.
atala
Psikologiaren iharduketa ez da nahastu behar, ez praktikan,
ezta bere jendaurreko aurkezpenean ere, psikologiaren zientziazko
oinarritik kanpoko praktika eta beste prozedura batzuekin.
22.
atala
Lanbide-iharduketan, erazkoa deritzaion zientziazko
gaitzezpenaren kalterik gabe, Psikologoak ez die izenik
kenduko bere bide
edo besteren batekin lanean ari diren lankide edo gainerako
profesionalei, eta begirunez mintzatuko da sinesgarritasun
zientifiko eta profesionala duten eskola eta iharduketa
motez.
23. atala
Psikologi iharduketa, psikologoen euren eta beste
lanbide batzuen artean elkarrenganako errespetua zaintzean
oinarritzen
da, breziki norberagandik hurbilen dauden ekintza-esparruetako
lankideen artean, elkarri dioten begirunearen eskubide
eta betebeharrak gorderik.
|
| |
 |
|
| |
| |
|
 |
III. IHARDUKETAZ |
 |
 |
| |
|
| |
24. atala
Psikologoak ez
du bere zerbitzurik eskeiniko txarto erabilia izan litekela
susmatzen duenean edota pertsona, talde,
erakunde eta elkargoen aurka joan daitekela jakin dakienean.
25.
atala
Psikologoak, pertsona, talde, erakunde edo komunitateen
artekari izatearen ardura hartzean, ezarritako erlazioaren
berekiko ezaugarriez, aztertzen ari den arazoez, aurrean
jarri dituen helburuez eta erabilitako bideaz behar den
informazioa eskeiniko du. Garatasun-adina baino gazteago
edo legez ezinduen kasuan, haien guraso edo arduradunei
jakineraziko zaie. Edonola ere, pertsonen erabiltzea
baztertu egingo da eta hauen garapen eta autonomia lortzera
joko da.
26. atala
Psikologoak bere parte hartzea bukatutzat eman
beharko du eta ezin izango du ez isilean ezta azpikeriaz
ere luzatu,
aldez auretik jarritako helburuak lorturik zein bere esku
dituen bide eta errekurtsoak erabiliz eta bidezko denboraldia
igarota hauek lortzeko gai ez dela ematen badu. Kasu hontan,
dagokion pertsona, talde, erakunde edo komunitateari lagungarri
izan dakiokeen beste psikologo edo profesionalen baten
izena eman beharko zaio.
27. atala
Ez da inolaz ere iharduketa uzteko askatasuna
eta bete psikologo edo profesional batengana jotzea mugatuko;
bezeroak
aukeratzeko duen eskubidea ahalik eta gehien indartuko
da. Psikologoak bere iharduera beste profesional batenarerik
batera egina izan ez dadin eskatzeko eskubidea du.
28. atala
Psikologoak ezin izango du bere estatusak ekar
diezaion betereaz baliatuz lan-baldintza berezirik ezta
egoera normalean
jasotzen diren baino diru-sari handiagorik eskatu.
29. atala
Era berean, ez du bere betebeharra esta funtzioa
zalantzaz edo nabarduraz agertarazi dazakeen egoera nahasirik
sortaraziko.
30. atala
Psikologoak ez du beste psikologo batzuk hasitako
iharduketetan sartzerik ezango.
31. atala
Psikologoaren zerbitzuak merkataritza-berriemanketa,
politika eta antzeko kanpainak egin edo aholkatzeko eskatzen
direnetan,
psikologoak edukien egiatasuna eta pertsonenganako begirunea
gordetzeko laguntza emango du.
32. atala
Psikologoak lanbidez bete ezin izango dituen gezurrezko
ustantzarik ez sorrarazteko ardura handi izan beharko du.
|
| |
 |
|
| |
| |
|
 |
IV. IKERKETA ETA IRAKASKINTZAZ |
 |
 |
| |
|
| |
33. atala
Psikologo guztiek,
lanbideari dagokionean, zientziaren eta psikologia-lanbidearen
aurrerapidean laguntza emanten
saiatuko da, bere arloan ikertuz, arauak eta lan zientifikoaren
betekizunak gordez eta bere jakinduria ikasle eta beste
profesionalei azalduz, zientzia-baliapideen arabera edota
irakaskuntzaren bidez.
34. atala
Ikerketari dagokonean, psikologoak ez du inolaz
ere kalte iraunkor, osatu ezin edo ezbeharrekorik sortaraziko
pertsonarengan,
larriagoak baztertzeko asmoz. Edozein ikerketatan parte
hartu ahal izateko, dagokien pertsonen ageriko baimena
beharko da edota guraso zein arduradunarena adinbako edo
ezinduen kasuetan.
35. atala
Psikologi ikerketarako kalte igarokorrak eta gaitzak,
hala nola, danbateko elektrikoak edo soma-galtzea beharrezkoak
izan daitezenean, ikerlariak, lehen bait lehen ziurtatu
behar du ikerketa-saioetan parte hartzen dutenek askatasun
osoz, kanpoko inolako behartasunik gabe, aritzen direna,
eta ez ditu onartu kalte hauen berri eman eta ondorengo
baimena lortu arte. Hasiera batetan baimena eman izan arren,
sujetoak edozein momentutan uko egin ahal izango dio saioan
parte hartzeari.
36. atala
Ikerketarako iruzurra edo etsipena errekurtso
moduan erabili behar direnean, psikologoak hauek sujetoarengan
ez dutela
kalte iraunkorrik sortuko ziurtatu behar du, eta hala beharrik,
iruzurraren beharrizan experimentala eta mota jakineraziko
dizkie sujetoei, behin saioa edo ikerketa amaitutakoan.
37.
atala
Psikologi ikerketak, saiobidezkoak zein, berezko egoeretan,
ikustatuz egiten direnak, pertsonen duintasuna, sinesmenak,
barrua eta lotsa gordez egin beharko dira, arlo batzutan
kontu berezia izanik, biziera sexualean esaterako, alor
hau gizaki gehienek bere barne gordetzen duten kontua bait
da, edota zahar, zauritu eta gaixoen egoeretan, nolabaiteko
ezintasun sozialaz gain errespetatu eta ikertu beharreko
gertaera lazgarriak baitira.
38. atala
Animaliekin saiatzean, zientzia eta gizarako balio
handiko eta beharrezkoak ez diren kalte, min, eta gaitzak
saieztu
edo gutxitu egongo dira. Animalien ebaketa kirurjikoak
hauen anestesiarekin egingo dira eta behar diren neurriak
hartuko dira agertu ahal diren arazoak saiezteko. Animalien
ikerketan zuzenean aritzen diren langileak hauen egoitza,
erabilera esperimental eta eutanasiaz garbitzeko bideei
jarraituko diete, nazioarteko arauei atxikiz. Animaliak
erabili eta zaintzarako Etika Jokabiderako Psikologoen
Elkargo Ofizialak argitaratu duen Gidaliburan jasota daudela.
|
| |
 |
|
| |
| |
|
 |
V. INFORMAZIOAREN BILKETA ETA ERABILPENA |
 |
 |
| |
|
| |
39. atala
Psikologoak, bere
iharduketan, bezeroak bere barrukoa gordetzeko duen eskubideari
erabat eutsiko dio. Lanerako
behar beharrezkoa dena baino ez du eskatuko, beti ere bezeroaren
baimenaz.
40. atala
Iharduketan psikologoak jasotzen duen informazio
guztia, bai bezeroek jakinerazitakoak zein azterketa psikotekniko
edo egindako beste azalpen profesionalei esker jasotakoak,
lanbide-isiltasunpean gordeko du, bakarrik bezeroaren baimena
duenean apurtu ahal izango duelarik esandako azken hau.
Psikologoak bere behin-behingorako laguntzaileek gauza
bera egin dezaten gorde beharko du.
41. atala
Azterketa edo iharduketa psikologikoa sujetoak
berak eskatuz egiten denean, honengandik jasotako informazioa
bakarrik
azaldu ahal izango zaie gainontzekoei, dagokionaren baimen
argiaz eta baimen honen mugen barruan.
42. atala
Azterketa edo iharduketa psikologikoa sujetoa
ez den beste pertsona batek eskatzen duenean -epaile, irakaskuntzako
professional, guraso edo beste norbaitek-, sujetoak edo
honen guraso zein arduradunek, azterketa edo iharduketaren
berri euki eta ondorengo Txosten Psikologikoaren hartzailea
nor den jakiteko eskubidea dute. Txosten Psikologiko baten
sujetoak haren mamia jakiteko eskuidea du, honen ondorioz
sujetoa ezta psikologoarengan ere kalte larririk sortarazten
ez denean behintzat, nahiz eta egiteko eskaria beste pertsona
batzuekandik etorri.
43. atala
Erakundeek edo edozein taldez eskatuz egindako
txosten, psikologikoak, aurreko atalean aipatutakoaz gain,
lehen
azaldutako isilpekotasunerako egitekoa eta eskubide orokorra
gordeko dute, Psikologoa zein dagokion agintaritza jaso
ziren arlotik kanpo ezer ez zabaltzera beharturik daudela.
Azterturiko pertsonen zerrendak eskatzen direnean, non
azterketaren ondorioz ebatziriko datuen berri jasotzen
den eta diagnostikoak ere zehazten diren, bai egiterapenerako,
baliabideak eskuratzeko edo beste zerbaitetaratako direnean,
azterturikoaren izen-deituren berri eman gabe eskeiniko
dira, guztiz beharrezkoak ez direnean behintzat.
44. atala
Psikologoak ezin izango du lanean jasotako informazioa
bere edo beste inoren onerako erabili, ezta dagokionaren
kaltetan ere.
45. atala
Zientzia ezagutarazterako edo zabaltze edo irakaskuntzarako
erabiltzen diren azterketa kliniko zein argigarrien ahozko,
idatzizko, ikus-entzutezko edo bestelako azalpenak dagokion
pertsona, talde edo erakundearen nortasuna gordez erabiliko
dira. Azalpen ahuek emateko bideak sujetoaren nortasuna
zein den errazten badu, honen aldez aurretiko baimen argia
beharko da.
46. atala
Ohar psikologiko, elkarrizketa eta azterketen
emaitzen errolde idatziak eta elektronikoak, aldi baterako
gordez
gero, psikologoaren ardurapean egongo dira, seguritatez
eta isilpean, beste inork ez eskuratzeko moduan.
47. atala
Bezeroaren aldez aurretiko baimena beharko da
lanezko ekintzarako behar ez den beste inor bertan agerian
edo
gordeta egoteko, hau da, ikasleak saioaldian edo profesionalak
gaitze-mailan.
48. atala
Hartzailearentzat txosten psikologikoak argiak,
zehatzak, zuzenak eta ulergarriak izan beharko dira.
Azaldu beharko
dutena zera da: hauen eragin eta mugak, informatzaileak
dituen azalpen deberdinen ziurtasun maila, oraingo edo
aldirakoak diren, egiteko erabili diren teknikabideak eta
beher izan ezkero egin dituen profesionalaren ezaugarriak
ere azalduz.
49. atala
Psikologoak langide-isilpekotasuna gorde egin
beharko du bezeroa hil edo, herri edo norbanako erakundeen
kasuan,
desagertu arren.
|
| |
 |
|
| |
| |
|
 |
VI. ZABALKUNDEAZ |
 |
 |
| |
|
| |
50. atala
Psikologoak eskeintzen
dituen zerbitzuen zabalkundea soila izango da, zein lanbideagiridun
duen, Elkargo barruan egotea,
eta kasuan kasu zein lan-alorretan diharduen edo erabilitako
teknikak azalduz. Ez du inolaz ere lansariak ezta bere
lan-balio, gaitasun edo arrakastazko inolako berme edo
baieztapen mota ere azalduko. Beti ere iragalearen lanezko
zehaztapen zuzena egingo da.
51. atala
Ekar dezakeen zigor-legezko erantzunkizunaren
kaltetan, deontologia profesionaleko hauste larria da edozein
bidez –iragarkiez,
azalez, ager-txartelez, egitarauez, etabarrez- jabe ez
den titulazioa egoztea, baita anabastu edo erratzeko bidean
jartzen duten izenburu edo deiturak erabiltea ere, literarioki
gezurra ez badira ere, erabiltzea, hala nola jendeari sinesteraztea
dudazko eginkortasuna duten teknika eta bideak.
52. atala
Psikologoak, psikologo moduan, ez du bere izena,
ospea edo irudia erabiliko jenderarentzako ogasun erabilgarriko
zabalkundea egiteko, are gutxiago gezurrezko zablkundeko
edozein erosgai mota denean.
53. atala
Psikologo moduan, ordea, jendetzarentzako laguntza
eta argibide kanpainetan parte hartu ahal izango du, kultura,
hezkuntza, osasuntza eta lanbide arloko edo gizarte-zudu
bereziko beste edozein helburuz.
54. atala
Lanean ezizena erabiltzen duen psikologoak Psikologoen
Elkargo Ofizialean adierazi beharko du erroldean halaxe
geldi dadin.
|
| |
 |
|
| |
|
| |
| |
|
 |
VIII. EPAIBIDEZKO BABESA |
 |
 |
| |
|
| |
61. atala
Psikologoen
Elkargo Ofizialak sortutako Batzorde Deontologikoak, Araudi
honen azalpen eta aplikapenaren ardura hartuko
du bere gain. Psikologoen Elkargo Ofizialak Araudi honen
hedapena ziurtatuko du gizarte erakunde sail eta profesional
guztien artean. Era berean saiatuko dira baita hemen
aurkeztutako erizpideak Psikologi ikasleentzat ikasgai
izan daitezen Unibertsitateetan.
62. atala
Psikologiaren iharduketan Araudi Deontologikoaren
arauhausteak Batzorde Deontologikoaren aurrean izan beharko
dira salatuak.
Zehaztapidea entzute, aurkakotasun eta emendio erizpidepean
eraman beharko da aurrera; Batzordepean erabaki-salo
batetin bukatuz. Jaurtze-Bartzordeak, doakionari entzunik,
dagokion erabakia hartuko du, legebidearen arabera araupeko
zigorraren ezarpena edo errugabetasuna ebatziz.
63. atala
Psikologoen Elkargo Ofizialak, aurkeztutako
Araudi honen eskubide eta eginbeharren esparruan legezki
bideratuak
izan diren ekintza profesionalen ihardueragatiz, meatxatu
edo erasotuak ikusten diren bateangoen babesa ziurtatzen
du, bereziki lanbide-isltasun eta Psikologoaren askatasun
eta duintasuna defendatuz.
64. atala
Psikologoen Elkargo Ofizialak ahaleginak egingo
ditu Araudi Deontologiko honen arauak, gizarte espainiarraren
aurrean lanbide eta elkargoerakundeen zinezko betebeharra
adierazten dutenak. Herri-agintaritzagatik bermatutako
lege-erapidetzaren parte izatera pasa daitezen, gizarteak
barak giza eta gizarte esnahi haundiko lanbide baten
iharduketarako ezinbestekotzat jotzen dituen neurrian.
65.
atala
Psikologo bat aurkako arauen auziaren aurrean aurkitzen
denean, bateraezinezkoak, legezkoak izanik, Araudi Deontologiko
hontakoak izanik, kasu zehatz batetarako erasoan sartzen
direnak, zuzenki ebatziko du, doakienen alde desberdin
eta elkargoko Batzorde Deontologiko jakinaren gainean
jarriaz.
|
| |
 |
|
| |
 |
| |
| |
"Psikologoaren Araudi Deontologikoa" PDF artxiboan dago.
Jeisteko sakatu arratoiaren eskubiko botoia eta aukeratu "Guardar destino como ..." |
| |
|
| |
|
|
|
| |
| |
|