Esta área jurídica presente ser un espacio que facilite tener conocimiento de aquellas cuestiones que atañen al ejercicio de la profesión. Contenido:
Txostenak, Kode deontologikoa eta Epaitegia
Txostena gure pazienteek, senitartekoek (pazientea adingabea bada, kasu), administrazio publikoak edo Epaitegiak berak eska diezaguke.
Txostenek izan behar dituzten ezaugarriek Kode Deontologikoaren ondorengo artikuluetan laburbiltzen dira:
12. artikulua
Bereziki txosten idatzietan Psikologoak arreta handia jarri beharko du eta zuhurra eta kritikoa izango da oso, erraz sorraraz dezaketen nozioetan, hau da, pertsona gutxiesten dute etiketa diskriminatzaileen inguruko nozioetan, normala/anormala, adaptatua/ez-adaptatua, edo azkarra/atzeratua generokoetan.
42. artikulua
Aipatu ebaluazioa edo parte hartzea beste pertsonaren batek eskatu baldin badu –epaileren batek, irakaskuntzako profesionalen batek, gurasoek, enplegatuek edo subjektu ebalua ez den besteren batek–, azken horrek, ebaluatuak, edo gurasoek edo tutoreek ebaluazioaren edo parte hartzearen eta dagokion txosten Psikologikoaren hartzailearen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea izango dute. Txosten psikologiko baten subjektuak bertan jasotzen den edukiaren berri izateko eskubidea du, beti ere bertatik subjektuarentzat edo psikologoarentzat kalte handiren bat ondorioztatzen ez bada, eta aipatu txostena egiteko eskaera beste pertsonaren batzuek egin badute ere.
43. artikulua
Erakundeen edo elkarteek, oro har, egiten dituzten txosten psikologikoak, aurreko artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik, lehen ezarri den isiltasunerako eskubide orokor beraren pean egongo dira, eta psikologoak nahiz dagokion erakundeak eskatzen dituzten helburuetatik kanpo ezin izango dituzte zabaldu.
Ebaluatzen diren subjektuen enumerazioak edo zerrendak, ebaluazioaren bidez lortu diren datuak eta diagnostikoak jaso behar dituztenak eta plangintza, bestelako bitartekoak lortzeko edo beste arrazoi batzuk tarteko, Psikologoari eskatzen zaizkionak, beti subjektua identifikatuko duten izen-abizenak eta datuak aipatu gabe egin beharko dira, nola ez diren behar-beharrezkoak.
48. artikulua
Txosten psikologikoek argiak, zorrotzak, zehatzak eta ulergarriak izan beharko dute hartzailearentzat. Irismena eta muga adierazi beharko dute, informatzaileak dituen eduki zenbaiten inguruko egiaztasun-maila agertu beharko dute, egungo izaera edo aldi baterakoa, egiteko erabili diren teknikak, eta kasu guztietan egiten dituen profesionalaren datu guztiak agertu beharko dira.
Pazienteren baten txostena epaitegian aurkezten denean, psikologoa epailearen aurrera aitorpena egitera deituko dute, nola lekuko gisa, hala peritu gisa.
Une horretan garrantzitsua, batetik, pazientearen baimena lortzea da epaitegira joan eta azalpenak eman ahal izateko eta, bestetik, nahi den parte hartzea zehaztea. Hori guztia Kode Deontologikoan arautzen den lanbideko sekretua ahalik eta ondoen babesteko helburuarekin.
Lanbideko sekretua Kode Deontologikoko bi artikulu garrantzitsutan islatua dago:
40. artikulua
Psikologoak bere eginkizun profesionalean jasotzen duen informazio oro, bezeroek ahoz esaten dizkiotenetatik zein datu psikoteknikoetatik zein egiten diren beste behaketa profesional batzuetatik lortzen direnak, lanbideko sekretupean egongo dira, eta hortik bezeroaren berariazko baimenak bakarrik aska dezake. Psikologoak arduratu beharko du bere behin-behineko laguntzaileek ere lanbideko sekretu hori gorde dezaten.
41. artikulua
Psikologoaren ebaluazioa edo parte hartzea subjektuak berak eskatuta egiten denean, hau da, psikologoak informazioa subjektu horren beraren bitartez jasotzen duenean, aipatu informazio hori hirugarren pertsona bati edo batzuei eman ahal izango zaie interesatuak horretarako berariazko baimena ematen duenean bakarrik eta beti ere baimen horren mugen barruan.
Bi artikuluak bat datoz bezeroaren berariazko baimena eskatzean. Ezinbestekoa da baimen hori idatzia izatea eta horretarako elkargokideek txantiloia prest daukate web orrialdean.
Ze alde dago prozedura batean lekuko gisa aurkeztetik peritu gisa aurkeztera?
Aldea garrantzitsua da eta horretaz gainera, era batean edo bestean eragina izango du Epailearen epaian. Psikologoak Peritu gisa jarduten baldin badu, kausaren ezagutza berezia aurreikusten zaion parte hartzean egongo ginateke. Egiten den txostena eta berrespen judiziala (epaileak eta gainerako aldeek egoki irizten dioten azalpen guztiekin) oinarri-oinarrizko froga da auzian.
Psikologoak Lekuko gisa jarduten baldin badu, parte hartzea psikologoak berak egin eta sinatu duen txostena berresteko parte hartzea izango da. Hemen kontua ez da txostena abiapuntutzat hartu eta psikologoak balio-judizioa ematea epaiketan pertsona jakin horren inguruan, baizik eta bere garaian ikusi eta diagnostikatu zuena adieraztea.
Printzipioz eta argi utzirik psikologoaren lanbideko sekretua ez dela absolutua, irizpide orokortzat abiapuntua izango da pazienteak epaitegira joateko baimena ematen baldin badigu eta profesionala lanbideko sekretua gordetzetik aske uzten baldin badu, beste arazorik gabe joan gintezkeela epaitegira, kasu horretan ez bailegoke gorde beharreko lanbideko sekreturik. Aldiz, bezeroak debekatuko baligu, epaileari eskatu beharko genioke aldatzeko, bezeroaren izenean, lanbideko sekretua gordetzeko betebeharretik.
Beti izan dezagun kontuan ondorengo hau:
• Psikologo-zerrenda bat dago Epaitegiaren zerbitzura peritu gisa jarduteko.
• Normalean epaitegian eskura izaten duen txostena zaharra izaten da eta horrek pazientearen gaur egungo egoera ez dela ezagutzen esan nahi du, ezta beste espezialistaren batekin ibili den ere.
• Aitortzak beste pertsonaren baten interesei eragiten badie (dibortzioak, seme-alaben jagotea, e.a.) oso zuhurra izan behar da Kode Deontologikoak berak inplikatua dagoen “alderen bateko jarrera” hartzeko debekatzen duelako.
Gerta daiteke pazienteak berak eskatzea txostena. Besterik ezean eta pazienteak ideia aldatzen ez badu, aipatu txosten hori idatzi egin beharko dugu. Baino txosten hori aseptikoa izango da, inoiz ez da sakondu behar pazientearekin tratatu diren gai sakonetan, inoiz ez da elkarrizketarik transkribatu behar, eta are gutxiago espedientea epaitegira bidali.
Nahiz eta gero zail den pertsona bakoitzak egin dezakeena kontrolatzea, merezi du txosten bakoitzaren amaiera ondorengo esaldia sartzea:
“Txosten hau pazientearen erabilpen esklusiborako da eta bere balioa informatzea baino ez da. Ez du peritu-baliorik eta, era berean, inoiz ez da erabili behar esparru pribatutik haratago”
Behintzat eta kasu batean baino gehiagotan, disuasio-elementu gisa jardungo du txosten bat erabiltzeko ahaleginean.
Zer gertatzen da aitak edo amak, dagokion bisitaldia aprobetxatuz, semearen edo alabaren balorazioa eskatzen badigu?
Ezin dugu adingabeko baten txostenik egin bi ezkontideen, hau da, aitaren eta amaren, baimenik gabe. Berariazko baimena beharko da eta horregatik psikologoaren parte hartzea eskatu ez duen aitak edo amak eskari idatzia egin beharko du eta behin baimena lortu ondoren, horren arabera jokatu ahal izango dugu. Beti biekin, aitarekin eta amarekin hitz egin ondoren eta txostenean bien konstantzia azalduta.
Baimenik ez dugun kasuan, txostena eskatzen digun aitari edo amari esan beharra dago epaileari laguntza eskatzeko eta epailea bera izan dadila baimena ematen duena bien semearen edo alabaren inguruko informazioa ematea eta ebaluazioa egitea galarazi digun ezkontidearen izenean aipatu baimena ematen diguna.
Nire pazientearen edo paziente ohiaren abokatuari txostena emateko obligaziorik ba al dut?
Gure pazientearen edo paziente ohiaren abokatuari txostenik eman beharrik ez daukagu. Gure pazienteak eskatu behar du eta arestian eman ditugun arauen arabera jokatu.
Nahitaez joan beharra al daukat epaitegira deia telefonoz egiten badidate, edo abokatua postaz egiten didanean deia edo bezeroak posta arruntez egiten didanean deia?
Ez dago inolako obligaziorik, zitazioak epaitegikoa izan behar duelako eta bide egokitik iritsi behar duelako: epaitegiko funtzionario baten eskutik jasotzen dugun jakinarazpen baten bitartez, jaso izanaren txartel arrosa sinaraziko diguna edo epaitegiaren beraren ohar baten bidez, etxeko postontzian utziko digutena eta bi egun ematen dizkiguna epaitegira joateko jakinarazpena jasotzera.
Horretaz gainera, kontuan izan beharrekoak,
Txostenetan interes kontrajarriak dauden guztietan (dibortzioak, jagoteak eta zaintzak, e.a.), beharrezkoa da aipatu txostenetan konstaraztea bi aldeak entzun direla.
Txostenean bertan konstarazi behar da behar bezalako elkarrizketa izan dela interesatuarekin. Horrela jokatzen ez bada, Kode Deontologikoak dioena hausten ari gara.
Estatuko Psikologoen Elkargo guztietan jarraitzen ari den irizpide orokorra hurrengoa da:
“Ebaluatu ez den pertsona baten datuak dituen txostena egiteak, nahiz eta jakin froga gisa aurkeztuko dela dibortzio-prozesu batean, oso jarrera profesional desegokia da eta zuhurtziagabekeriazkoa, Kode Deontologikoaren 6, 24 eta 17 artikuluak, gutxienez urra litzakeenak.
Alde batenak datuak bakarrik dituen txostena izan eta hortik ondorio orokorrak ateratzea, txosten partziala da eta Kode deontologikoaren 15. artikulua urratuko luke.
Informazio pertsonalaren berri ematea, Kode Deontologikoaren 40. artikuluaren arabera, bezeroaren berariazko baimenarekin bakarrik egin daiteke, eta gerora arazorik ez izateko, baimenak beti idatzizkoa izan behar du”
Zer da baimen informatua?
Prozesu honen bidez pazientearekin informazioa partekatzen da hautaketa arrazoiduna hartzeko gaitasuna handitzeko helburuarekin tratamendu bat egiteko edo ez egiteko erabakiaren aurrean, barneratuz arriskuak, iraupena, kostua, gizartean zein familian izango duen eragina eta, jakina, onura terapeutiko zuzena.
Nagusiki autonomiaren printzipioan oinarritzen da eta pertsonak tratamendu bat egitera berak onartuta eta hala aukeratuta egiteko eskubidea defendatzeko da.
Autonomi eskubide hori ez da bakarrik aplikatzen eta mugatzen tratamendu bat hasteko edo ez hasteko erabakira, baizik eta baita garapenaren eta amaieraren baldintzak onartzera ere.
Ondorengoei buruzko informazioa ematea da,
• Zerbitzu-sariak
• Konfidentzialtasunaren mugak
• Hirugarren pertsonen aldian behingo parte hartzea (esate baterako terapeutaren gainbegiralea)
•Baita elementurik ohikoenei buruzko informazioa ematea ere, esate baterako tratamenduaren izaerari, iraupenari, metodoari, balizko alternatibei eta balizko arriskuei buruzkoa.
Garrantzitsua da jakitea WEB orrian bertan “Enkargu Orria” izeneko txantiloia dugula, pazientearekin egiteko kontratu xume gisara, kontratuaren inguruko gaiez gainera, pazientearen “baimen informatua” duena.
. Terapiaren Baldintzak
. Epaitegian Jarduteko baimena ematen duen Gutun-Eredua
Epaitegian Jarduteko baimena ematen duen Gutun-Eredua
. Auzitegirako txostena egiteko baimena ematen duen Gutun-Eredua
Auzitegirako txostena egiteko baimena ematen duen Gutun_Eredua
. Epaitegian Jarduteko baimena ukatzen duen Gutun-Eredua
Epaitegian Jarduteko baimena ukatzen duen Gutun-Eredua
. Epaitegirako txostena egitea debekatzen duen Gutun_Eredua
Epaitegirako txostena egitea debekatzen duen Gutun_Eredua
. Lanbideko sekretua alegatuz Psikologoak Epaitegira bidali behar duen Gutun-Eredua
Lanbideko sekretua alegatuz Psikologoak Epaitegira bidali behar duen Gutun-Eredua
. Bezeroaren baimenik eza alegatuz Psikologoak Epaitegira bidali behar duen Gutun-Eredua
Bezeroaren baimenik eza alegatuz Psikologoak Epaitegira bidali behar duen Gutun-Eredua
. Psikologoaren Gutun-Eredua jardun beharreko gaien zehaztasunak eskatzeko
Psikologoak Epaitegira bidali behar duen Gutun-Eredua parte hartu behar duen Prozeduran jardun beharreko gaien zehaztasunak eskatzeko
. Eskari profesionalaren orria baimen Informatua
Eskari profesionalaren orria baimen Informatua
Gipuzkoako Psicologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15 – behea - 20001 Donostia - Telf: 943 278712 - E-posta: donostia@cop.es