BIZIKIDETASUN ESPARRUAN TRATU TXARRAK JASATEN DITUZTENEI EDOTA SEXU-ASKATASUNAREN AURKAKO USTEZKO DELITUAK JASATEN DITUZTENEI ARRETA PSIKOLOGIKOA ESKAINTZEKO PROGRAMA.
Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak 1993 urteaz geroztik hitzarmena sinatua du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Bizikidetasun Esparruan Tratu Txarrak jasaten dituztenei edota sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak jasaten dituztenei Arreta psikologikoa eskaintzeko programa.
![]()
Bizikidetasun-esparruan tratu txarrak jasaten dituztenei tratamendu terapeutiko espezializatuak ematean – horrela ulerturik maitasun edo afektuzko harreman baten barruan sortzen dena– edota sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituetan, eta era berean, horrela eskatzen duten erasotzaileei edo espetxe-zigorra izanik, aipatu zigorra edo epaia baliogabetzea parte hartzeko Programetara joatearen baitan baldin badago.
Saio terapeutikoak, behar izanez gero, bikotekideari eta seme-alabei ere eman dakizkieke.
Arreta psikologikoa trebakuntza eta eskarmentu klinikoa duten Psikologiako profesionalek eskaintzen dute, elkargoko kide gisa, gutxienez, lau urteko eskarmentua dutenak profesional gisa. Gaur egun, Gipuzkoako Lurralde Historikoan horrelako kasuei arreta eskaintzen dieten 86 profesional ditugu.
Programa honen baitan Arreta psikologikoaren onurak izan ditzakete bizikidetasun-esparruan tratu txarrak jasan dituzten pertsonek edota sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak jasan dituztenek, Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi direnek. Horretarako, nork bere berriko Udaletxeko Ongizate Departamentura jo beharko du.
Gipuzkoako Psicologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15 – behea - 20001 Donostia - Telf: 943 278712 - E-posta: donostia@cop.es