Esta área jurídica presente ser un espacio que facilite tener conocimiento de aquellas cuestiones que atañen al ejercicio de la profesión. Contenido:
. Gidoi-gisa, jarraian agertzen diren testuak zein diren eta horien gaineko iruzkinak egingo dizkizuegu eta era berean, aipatu testu horiek hona ekarri izanaren zergatia.
. 4 errekurtso horiek atzera bota ziren, ondorioz, Errege-Dekretua indarrean dago oso-osorik. Infocopen txostenak, jarraian datorrenak, emango digu gaiaren inguruko informazioa.
. Geroago, jada 2002 urtean, argitaratu zen maiatzaren 10eko 1107/2002 PRE AGINDUA, azaroaren 20ko 2490/1998 Errege-Dekretuak xedatzen duenaren arabera eta berorri garatuz Psikologia Klinikoko Psikologo Espezialista titulua eskuratzeko bideak arautzen dituena. PIR-en bide alternatiboak garatzen dituen agindua da espezialista titulua homologatzeko. Dakizuen bezala, Administrazioari epe bat ematen zitzaion homologatze-eskabideen inguruko ebazpena emateko, baina, zoritxarrez, epe hori jada aspaldian amaitua badago ere, oraindik eskabide asko dago ebatzi gabe.
. Jada urriaren 10eko 1277/2003 Errege-Dekretuaren , gaian sartzen gara, osasun zentroen, zerbitzuen eta etxeen baimenen inguruko oinarrizko arauak xedatzen dituena. Ondoren, Estatuko Idazkaritzak aipaturiko Errege-Dekretuaren aurka Auzitegi Gorenean jarri zuen errekurtsoaren sarreraren frogagiria duzue eta, ondoren, errekurtsoaren testua. Tramitean dago eta ikusiko dugu zenbat denbora behar duten ebazpena emateko. Badakizue horrelako gauzak…
. Hurrengo testu legala azaroaren 21eko 44/2003 Legearena da, Osasun arloko Lanbideei buruzkoa, gure lanbidean horrenbesteko hizpidea eman duena, aurreko Errege-Dekretua bezalaxe. Horren ondoren datoz Psikologoen Elkargo Ofizialeko Estatu Idazkaritzaren Gobernu-Batzordearen Komunikatu bat, beraren aurkako balizko errekurtsoaren inguruko bi txosten juridiko (legez ezinezkoa dena) eta Infocop aldizkarian argitaratu zen Estatu Idazkaritzako Dekanoak eta Dekanordeak idatzitako eskutitza.
. Gainerako testuak, bi lege horien aurkako zenbait jardueraren ingurukoak dira. Lehenik, Osasunaren eta Psikologiaren aldeko bi Manifestu, Gobernu buruari, José Luis Rodríguez Zapatero jaunari, bidalitako eskutitza, zeinaren bidez Talde Sozialistaren jarrera gogorarazten zaion, nola Diputatuen Kongresuan hala Senatuan, LOPSeko 2 artikuluan dioen bezala, Psikologia Osasun arloko Lanbide gisa defendatzen duena hauteskunde-kanpainan. Era berean, atxikia dago, kabineteko arduradunak emandako erantzuna.
. Azkenik, Izquierda Verde –Ezker Batuak– Iniciativa per Catalunya Els Verts Parlamentu Taldeak aurkeztutako Lege Proposamena dago, azaroaren 21eko 44/2003 Legearen aldaketa eskatzen duena, Osasun arloko Lanbideei buruzkoa. Lege proposamena jada aurkeztu da Kongresuan eta horrela jasota dago Buletin Ofizialean.
. Testuan ikus daitekeen bezala, Lege proposamenaren asmoa, Psikologoen Elkargo Ofizial honen asmoarekin bat datorrena, Psikologia (bere osotasunean) osasun esparruan lanbide gisa sartzea da, Legearen 2 artikulua, Medikuntza, Albaitaritza, Farmazia eta Odontologia bezalaxe.
. Beti bezala, akatsen bat edo aurkitzen baldin baduzue, edo zuen ustez informazio gehiago jartzea komeni baldin bada, ez izan zalantzarik, eta jar zaitezte gurekin harremanetan.
Informe de Infocop, sobre los recursos en el Tribunal Supremo.
Real Decreto 1277/2003, de 10 de octubre
Ley 44/2003, de 21 de noviembre
Comunicado de la Junta de Gobierno de la Secretaría Estatal del Colegio Oficial de Psicólogos
Manifiestos por la Salud y la Psicología
Real Decreto 2490/1998, de 20 de noviembre
. Psikologia Klinikoko Espezialitateko Prestakuntza Programa.
. Espedienteen Balorazio Irizpideak, Madrilen Psikologia Klinikoko espezialitatean homologatzeko.
Criterios valoracion de los expedientes formato pdf
. Psikologia Klinikoko espezialista-tituluari buruzko galderarik ohikoenak.
Psikologia Klinikoko Espezialista tituluaren inguruko galderarik ohikoenak formato pdf
. BESTE ZENBAIT GAI INTERESGARRI.
"OHARRA: Artxibo hauek formulario batzuk dira, eta pertsonalizatu egin behar dira”
. Modelos recursos reposición
Modelo recurso reposición formato pdf
Modelo recurso reposición formato doc (editatu ahal izateko)
. Modelos de recurso alzada
Gipuzkoako Psicologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15 – behea - 20001 Donostia - Telf: 943 278712 - E-posta: donostia@cop.es