Peritazio-txanda aldizka-aldizka Eusko Jaurlaritzara bidaltzen diren psikologia juridikoko sail ezberdinetako auzitegi-medikuen zerrenda ezberdinek osatzen dute.
Auzitegiko psikologiaren partehartze-esparruak:
AUZITEGIKO PSIKOLOGIA FAMILI ZUZENBIDEAN:
• Adingabeen zaintza eta jagotea (ezkontideen gaitasuna).
• Bisiten erregimena ezartzea eta berorren jarraipena egitea.
• Adingabeen adopzioa eta tutoretza.
• Banaketaren edo dibortzioaren ondorio psikologikoa.
• Deuseztasun-prozesuak. Guraso ahalaren egikaritza etetea.
AUZITEGIKO PSIKOLOGIA ZUZENBIDE ZIBILEAN:
• Legezko ezgaiketak.
• Borondatezko zein borondatearen aurkako barneratze psikiatrikoak.
• Testamentua egiteko gaitasuna eta testamentuen inpugnazioa.
• Ondorio psikologikoen balorazioa.
AUZITEGIKO PSIKOLOGIA ZUZENBIDE PENALEAN:
• Egozgarritasunaren balorazioa.
• Trastorno psikopatologikoak.
• Toxikomaniak.
• Sexu-erasoak.
• Nortasun kriminala.
• Kalte morala – ondorio psikologikoak.
• Tratu txarreko egoerak.
AUZITEGIKO PSIKOLOGIA LAN-ZUZENBIDEAN:
• Lan-istripuak.
• Laneko psikopatologiak (burn out).
• Jazarpen-egoerak (mobbing-a).
• Lanerako ezintasuna.
AUZITEGIKO PSIKOLOGIA ZUZENBIDEKO PROFESIONALEI AHOLKULARITZA ESKAINTZEKO:
• Demanda perizialaren berreraiketa.
• Eskatu beharreko frogabideak.
• Epaimahaia aukeratzeko aholkularitza.
• Identifikazioan parte hartzen duten prozesuak.