Elkargoko gela alokatzeko, ezinbestekoa da eskaera-orria betetzea, eta aipatu eskaera Gobernu-Batzordeak onartu beharko du. Aipatu gelaren helburua trebakuntza edo antzeko jarduerak egitea da.
ALOKATZEKO BALDINTZAK
- Eskatzaileak, eskaera agiriarekin batera, ikastaro, hitzaldi, zein mintegiaren izenburua zehazten duen proiektua bidali beharko du; antolatzailea, nori zuzendua den, helburuak eta bete beharreko aktibitatearen funtzioak, zehazten dituena. Era berean, bere ikasketen ziurtagiria eta formatzailearen gaitasuna argitu beharko ditu..
- Psikologiaren inguruko ikastaroei lehentasuna emango zaie. Kasu honetan, eta ikastaroari hasiera aman baino 48 ordu lehenago, eskatzaileak idazkaritzan ondokoak aurkeztu beharko ditu:
1. Parte hartzaileen errolda edo erregistro orria
2. Parte hartzaileen Psikologiaren inguruko agiriak; ikasle txartelaren kopiak, Elkargoaren txartelaren kopiak edo Psikologia tituluaren kopiak (Psikologoen Elkargokoak edo Psikologia fakultatekoak).
- Dokumentazio eta agiri guztiak, Batzar Iraunkorrak aztertuko ditu.
- Aretoaren Alokairu kontratua bideratuko da eta ordainketa osoaren %15a, fidantza moduan aurreratuko da, sinadura momentuan.
Ezaugarriak:
- 47 m2 ikasgela.
- 24 aulki edo 12 aulki-mahai


| IKASGELA ERABILTZEKO PREZIOAK | Egun osoa | Egun erdia |
|---|---|---|
| Ikasgela / Elkargokide direnentzako: | ||
| Ikasgela / Elkargokide ez direnentzako: | ||
| Proiektagailua / Elkargokide direnentzako: | ||
| Proiektagailua / Elkargokide ez direnentzako: |
Ikasgela akura eskaera pdf formatoan
Gipuzkoako Psicologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15 – behea - 20001 Donostia - Telf: 943 278712 - E-posta: donostia@cop.es