Elkargokidearen Gunea

Zuzenbide gunea

Esta área jurídica presente ser un espacio que facilite tener conocimiento de aquellas cuestiones que atañen al ejercicio de la profesión. Contenido:

ELKARTE PROFESIONALAK

Martxoaren 15eko 2/2007 Legea, elkarte profesionalez ari dena, 2007ko martxoaren 16an argitaratu zen EBOan eta 2007ko ekainaren 16an sartu zen indarrean.

Lege horren arabera, elkarte profesional gisa eratu behar dute helburu sozialtzat jarduera profesional bateratua gauzatzea dutenek. Jarduera profesional baten gauzatze bateratua dagoela esaten da, berari propio dagozkion ekintzak izen sozialaren pean zuzen-zuzenean egiten direnean eta elkarteari egozten zaizkionean jarduera profesionala gautzeari ezinbestean atxikiak dauden eskubideak eta betebeharrak bezeroarekin hasten den harreman juridikoaren titular gisa.

Elkarte horiek legeetan aurreikusten diren elkarte-motaren arabera osa era daitezke, Elkarte profesionalen Legean xedatuta dauden ukanbeharrak beteta (eraketa eskritura publikoaren bitartez eta Merkataritzako Erregistroan eta Elkargoa Elkarte Profesionalen Erregistroan inskribatzea).

Zenbait jarduera profesional-mota ezberdinak gauzatu daitezke, beti ere euren artean bateragarriak direnean, Legeak berak Arrazoien azalpenean zehazten ditu zein ez diren bateragarriak.

Elkarte Profesionalen Legea aplika dakiekeen elkarteek berorretara egokitu beharko dute jarraian adierazten diren urratsak emanda eta beti ere adierazten diren epeen barruan:

1.JADA ERATUTA DAUDEN ELKARTEEN ARTEAN, BI EGOERA EZBERDIN BEREZI DITZAKEGU:

a.Legea indarrean jarri aurretik eratutako elkarteak, baina eraketa eskritura publiko bidez egin ez dutenena (elkarte irregularrak, elkarte zibilak):

  • i) i. Eskritura publiko egiletsi behar da eta Merkataritza erregistroan inskribatu (bi gauzak) 2008ko ekainaren 16a baino lehenago (Legea indarrean jarri eta urtebeteko epean). Aipatu den epe horretan egiten ez bada, Merkataritzako Erregistroan ez da inolako dokumenturik inskribatuko, Elkarte profesionalen Legera egiten diren egokitzapen tituluen ingurukoak, administratzaileen, gerenteen, elkarteko zuzendarien kargu uztea edo dimisioa izan ezik, eta kitatzaileen izendapenak eta agintari judizialak edo administratiboak agintzen dituen idazpenak izan ezik.
    2008ko ekainaren 16a iritsi eta egokitzapena egin gabe eta Merkataritzako Erregistroan aurkeztu gabe badago, elkartea zuzenbide osoz desegingo da.
  • i.i)COPGIn dagokion Elkarte Profesionalen Erregistroa sortuta, inskripzioa eskatu behar dute aipatu Erregistroan.

b.Legea indarrean jarri baino lehenago eskritura publiko bidez eratutako Elkarte Profesionalak:

  • i) i. Egokitzapeneko eskritura publikoa egiletsi behar da eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu (bi gauzak) 2008ko ekainaren 16a baino lehenago (Legean indarrean jarri eta urtebeteko epean). Aipatu den epean egiten ez bada, Merkataritzako Erregistroan ez da inolako dokumenturik inskribatuko, Elkarte profesionalen Legera egiten diren egokitzapen tituluen ingurukoak, administratzaileen, gerenteen, elkarteko zuzendarien kargu uztea edo dimisioa izan ezik, eta kitatzaileen izendapenak eta agintari judizialak edo administratiboak agintzen dituen idazpenak izan ezik.
    2008ko ekainaren 16a iritsi eta egokitzapena egin gabe eta Merkataritzako Erregistroan aurkeztu gabe badago, elkartea zuzenbide osoz desegingo da.
  • i.i) H COPGIn dagokion Elkarte Profesionalen Erregistroa sortuta, inskripzioa eskatu behar dute aipatu Erregistroan eta, aldi berean, inskripzioa eskatu behar du Elkargoko Elkarte Profesionalen Erregistroan.

2. ERAKETA BERRIKO ELKARTE PROFESIONALEN KASUAN

Eskritura publikoan eratu behar dira, eta legeetan aurreikusten diren edozein elkarte-mota eratu ahal izango du eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu, zeinak ofizioz Elkargoko Elkarteen Erregistroari jakinaraziko dion bertan inkorporatzeko eta elkargokide profesionalen gaineko antolamendu juridikoak ematen dizkion eskumenak gauzatzeko.

Bazkideen eta administratzaileen inguruan ematen den edozein aldaketa eta kontratu sozialean ematen den edozein aldaketa eskritura publikoan konstarazi beharko da, eta Merkataritzako erregistroan inskribatu eta, era berean, Elkargoko Elkarte Profesionalen Erregistroan inskribatuko da.

. LEY 2/2007, de 15 de marzo, de sociedades profesionales PDF

pdf LEY 2/2007LEY 2/2007 formato pdf

Gipuzkoako Psicologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15 – behea - 20001 Donostia - Telf: 943 278712 - E-posta: donostia@cop.es