Elkargokide egin
Elkargokide egin
Elkargokide egiteko tramiteak
- 1. Titulu originala eta beronen fotokopia bi aldeetatik.
- 2. Titulurik izan ezean, eskaera frogagiria eta fotokopia aurkeztu beharko dira.
- 3. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
- 4. Karnet tamainako bi argazki.
- 5. Azken promozioa izanez gero, (Licenciados en las convocatorias de junio, julio o septiembre del 2009 y extraordinaria de febrero de 2010), azken gainditutako azterketako txartela edo Ziurtagiri Akademikoa aurkeztu beharko da, fotokopia batekin batera.
- 6. Elkargoko seihilabeteko ordainagirien helbideratzea egin nahi deneko Banku-Entitate edo Aurrezki Kutxako datuak: kontu zenbakia, agentzia eta helbide osoa. Titularraren izena.
.
OHARRA: Elkargokidetzeko unean titulu ordainketaren frogagiria aurkezten dutenek, 6 hilabeteko epea izango dute titulua aurkezteko, bitartean behin-behineko elkargokidetze egoeran geratuko dira.
| IZEN EMATE KUOTA: |
95,65- € |
| AZKEN PROMOZIOKOEN IZEN EMATE KUOTA: |
47,83- € |
| SEIHILEROKO KUOTA: |
95,65- € |
Elkargokide berrientzat lehen seihilekoaren ordainketa proporzionala izango da.
Elkargokidetze guztiak esku dirutan edo banku transferentzia bidez (kontu korronte zenbakia Elkargoan emango da) ordaindu beharko dira eskaera aurkezten den unean. Izen ematea eta lehen seihilekoa.