Zer da COP

COP ELKARGOAREN ZERBITZUAK

ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak broker's 88 Aseguru-Artekaritzaren bitartez, psikologoarentzat den Erantzukizun Zibil Profesionaleko aseguru kolektibo bat negoziatu du ZURICH Aseguru-Etxearekin. Aseguruaren prezioa, bestelako aseguruen kostuaren %75 azpitik dago.

HITZARMENA FORU ALDUNDIAREKIN

Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak hitzarmen bat du sinatua, 1993az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hain zuzen ere Eguneroko elkarbizitzan tratu txarrak jasaten dituzten biktimentzako eta/edo askatasun sexualaren aurkako delituen aurrean laguntza Psikologikoa eskaintzeko helburua duen Programa bitarteko.

PERITAZIO-TXANDAK

Psikologia juridikoaren alor ezberdinetan Eusko Jaurlaritzari aldian behin bidaltzen zaizkion Auzitegiko Psikologo Medikoen zerrendak.

PRESTAKUNTZA

*FOCAD: Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak elkargokide guztiei dohainik eskaintzen dien urrutiko etengabeko trebakuntzako programa bat da.
*Ikastaroak, jardunaldiak eta txosten bereziak antolatu eta prestatzen dira, psikologiaren alor ezberdinetako lan-eremuetan.

AHOLKULARITZA

Gure elkargokide guztiek dute eskura lehen kontsultarako doako zerbitzua, gai laboral, fiskal eta juridikoen eremuan plantea daitezkeen kezkak bideratzen laguntzeko xedearekin.

ALDIZKARI TEKNIKOAK

"Papeles del Psicólogo" eta "Infocop": Aldizkari lauhilabetekariak eta hiruhilabetekariak dira, hurrenez hurren, Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak argitaratzen dituenak.

LAN-BATZORDEAK

Batzorde hauek lanean ari dira arlo bakoitzaren barruan hainbat helburu lortzeko ahaleginean, zehazki lan-arlo hauetan: PSIKOLOGIA JURIDIKOA, KLINIKOA, LANA ETA ANTOLAKUNDEA, HEZKUNTZA, BIDE-SEGURTASUNA, KIROLA.

BATZORDE DEONTOLOGIKOA

Psikologia lanbidearen jardun ona zaintzeko helburuarekin eratutako Batzordea da.

EGOITZA

Honela osatuta dago, fisikoki, Elkargoaren egoitza: Bilera-Aretoa, Prestakuntzako Ikasgela, eta Idazkaritza. Idazkaritzaren egitekoa da kontsulta guztiak artatzea:
* Ikasgelen alokairua: Ikasgelak alokatzeko aukera. Prezio bereziak elkargokide direnentzat.

INTERNET ZERBITZUA

*Posta elektronikoaren kontua: Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak elkargokide guztion eskura jartzen du, dohainik, posta elektronikoko kontu bat.
*WI-FI: Interneterako sarbidea WI-FI sistemaren bidez eta konexioa Elkargo honetako ikasgelatik bertatik egin daiteke zuzenean.

KANPO-ZERBITZUAK

Elkargoak hitzarmenak/akordioak ditu enpresa ezberdinekin, elkargokideentzako onurak lortzeko xedearekin.

E-MAIL BIDEZKO INFORMAZIOA

Lanbidearekin zerikusirik duen informazioa (prestakuntza, enplegua, berriak, etab.) bidaltzen du, aldioro, posta elektronikoa baliatuz, Elkargoko Idazkaritzak.

Gipuzkoako Psicologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15 – behea - 20001 Donostia - Telf: 943 278712 - E-posta: donostia@cop.es