Esta área jurídica presente ser un espacio que facilite tener conocimiento de aquellas cuestiones que atañen al ejercicio de la profesión. Contenido:
IZAERA PERTSONALEKO DATUEN ERREGISTROA
Nork du erregistroko fitxategian datuak sortu, aldatu edo ezabatu dituela jakinarazteko obligazioa?
Izaera pertsonaleko datuak dituen fitxategiak sortzen ditugun pertsona guztiok, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan.
Zer ulertzen dugu izaera pertsonalekotzat?
Pertsona fisiko identifikatuei edo identifikagarriei buruzko edozein informazio.
Definizio hau ari da zenbakizko zein informazio alfabetikoaz, informazio grafikoaz nahiz argazkizkoaz, akustikoaz edo beste edozein eratakoaz, jaso, erregistratu, tratatu edo transmititu daitekeena, pertsona fisiko identifikatuei edo identifika daitezkeenei buruzkoa.
Zer-nolako obligazioak daude kontsumitzailearekin?
LOPDek 5. artikuluan izaera orokorrarekin xedatzen du, edozein interesaturi datu pertsonalak eskatzen zaizkionean, aldez aurretik ezinbestean informatu beharra dagoela, berariaz eta argitasun osoz:
• Izaera pertsonaleko fitxategia dagoela edo datu-tratamendukoa, datuen bilketaren helburuez eta informazioaren hartzaileez ere informatu beha dira.
• Galderei erantzuteko nahitaezko izaeraz edo hautazko izaeraz.
• Datuak ematetik sor daitezkeen ondorioez eta ez ematearen ondorioz sor daitezkeenez.
• Datuetara iristeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaritzako eskubideak gauzatzeko aukeraz.
• Datuak tratatzen dituenaren identitateaz eta helbideaz edo bere ordezkariarenaz.
Dena den, 5. artikulu horretan 3 atalean xedatzen da ez dela beharrezkoa izango 2, 3 eta 4 ataletan jasotzen den informazioa, horren edukiak argi eta garbi ondorioztatzen baldin badu eskatzen diren datu pertsonalen izaera eta jasotzen direneko egoeraren izaera.
Zer fitxategi daude Legearen esparruaren barruan?
Lege Organikoa aplikatuko zaie euskarri fisikoan erregistratzen diren izaera pertsonaleko datuei, tratatu daitezkeenak eta aipaturiko datu horien geroko erabilpen oro sektore publikoan eta pribatuan.
Zer fitxategi daude Legearen esparrutik kanpo?
1. Pertsona fisikoek bakar-bakarrik jarduera pertsonalerako edo etxeko jarduerarako erabiltzen dituzten fitxategiak.
2. Material sailkatuak babesteko arautegiaren barruan dauden fitxategiak.
3. Terrorismoa ikertzeko eta delitugintza antolatu larria ikertzeko ezarrita dauden fitxategiak. Dena den, kasu horietan fitxategiaren arduradunak aldez aurretik jakinarazi beharko dio horren izatea, horren ezaugarri orokorrak eta horren helburuak Datuak Babesteko Agentziari edo Bulegoari.
Zein dira fitxategien berri emateko eta horiek inskribatzeko epeak?
1.- Sorkuntza berriko fitxategiak:
Datuen Babeserako Agentzian edo Bulegoan erregistratu behar dira. Horretarako berariaz ez dago epe jakinik aurreikusita, nahiz eta datu horiek erabili baino lehenago Agentziari jakinarazi beharko zaion.
2.- Fitxategi zaharrak:
Jada 2000 urteko urtarrilaren 14rako zeudenak dira (aurreizatea duten fitxategiak), indarrean dagoen arautegira egokitu behar dira eta DBAri ondoren adierazten diren epeetan jakinarazi:
FITXATEGI AUTOMATIZATUAK (ordenadorean, e.a.): 2003ko urriaren 24a baino lehenago. Lehenengo Xedapen Gehigarria (LOPD).
FITXATEGI EZ-AUTOMATIZATUAK (fitxak, adibidez): 2007ko urriaren 24a baino lehenago. Lehenengo Xedapen gehigarria (LOPD).
Zer da segurtasuneko agiria?
Segurtasuneko Agiria IZAERA PERTSONALEKO DATUAK DITUZTEN FITXATEGI AUTOMATIZATUEN SEGURTASUNEKO NEURRIEN ARAUTEGIAK erregulatzen du. Ekainaren 11ko 994/1999 Errege-Dekretua. .
Segurtasuneko Agiria izaera pertsonaleko datuen Fitxategi automatizatuaren Arduradunak egiten duen dokumentua da, eta bertan aipatu Arduradunak izaera pertsonaleko datuei eta informazio-sistemei ezarri behar zaizkien segurtasuneko neurriak jartzen ditu. Ondorio hauetarako, informazio-sistemaz ulertzen da izaera pertsonaleko datuak gordetzeko eta tratatzeko erabiltzen diren fitxategi automatikoak, programa informatikoak eta ekipo informatikoa. Segurtasuneko Agiriaren edukia ezberdina izango da kasu bakoitzean aplikagarri den segurtasun-mailaren arabera, fitxategian gehitutako datuen izaeraren arabera.
Segurtasun Agiriaren edukia datu-fitxategian sartzeko bidea duten pertsona guztiek nahitaez bete behar dute.
Fitxategiaren Arduradunak Segurtasuneko Agiria egiteaz gainera, uneoro eguneratua edukitzeko obligazioa dauka, eta informazio-sistemetan edo berorien antolakuntzan gertatzen den edozein aldaketa garrantzitsu islatu behar du bertan.
INFORMAZIO GEHIGARRIA MEDIKUNTZAKO PROFESIONALENTZAT.
Espainiako Konstituzioaren 18.4 artikuluak xedatzen du legeak mugatu egingo duela informatikaren erabilpena hiritarren ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra eta eskubideen gauzatzea bermatzeko..
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesei buruzkoak, 9 artikuluan aurreikusten du, fitxategiaren arduradunaren nahitaezko egitekoa dela izaera pertsonaleko datuen babesa bermatuko duten neurri teknikoak zein antolakuntza-arlokoak hartzea eta horrela aldaketa, galera, trataera edo baimenik gabeko sarrera saihestea, kontuan izanda teknologiaren egoera, gordetzen diren datuen izaera eta horiek dituzten arriskuak, giza ekintzaren ondorioak sortuak edo ingurune fisikotik zein naturaletik sortuak, eta 44.3.h artikuluan xedatzen du izaera pertsonaleko datuak gordetzen dituzten fitxategiak, lokalak, programak eta ekipoak arau bidez zehazten den behar adinako segurtasun-neurririk gabe gordetzeak arau-hauste larria dela legean bertan aurreikusten diren terminoetan.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaz ari dena, ez da jasotzen osasunari buruzko datuen definiziorik, ezta ekainaren 20ko 1332/1994 Errege-Dekretuan ere, zeinaren bidez LORTADen alderdi jakin batzuk garatzen baitira.
Hala eta guztiz ere, 1997ko otsailaren 13ko (97)5 Gomendioak, Europako Ministro Kontseiluak kide ziren estatuetakoei Datu Medikuen Babesaren ingurukoa, “datu medikuaren” definizio orokorra ematen du, eta gizaki baten osasunari buruzko datu pertsonal oro gisara definitzen du, osasunarekin eta datu genetikoekin lotura estuak eta argiak dituztenak barne.
Osasunari buruzko datuek bereziki babestutako datuen kontsiderazioa dute, eta horiek bakarrik gizakiaren intimitateari eta pribatasunari dagozkionak dira, gure konstituzioan aitortua eta babestua dagoen eskubidea. (18.1 artikulua eta 4 C.e).
LOPDen 7 artikuluko 3 paragrafoak xedatzen du arraza-jatorriari, osasunari eta bizitza sexualari erreferentzia egiten dioten datuak jaso, tratatu eta utzi ahal izango direla bakarrik interes orokorreko arrazoiak tarteko, Lege batek horrela xedatzen duenean edo interesatuak berariaz baimena ematen duenean.
LOPDen 8 artikuluak berariaz xedatzen du ondorengoa osasunaren inguruko datuei buruz:
Lagapenaren inguruan 11 artikuluan xedatzen denaren kalterik gabe, erakundeek eta osasun-zentro publikoek eta pribatuek eta kasuan kasuko profesionalek toki horietan tratatzera edo eurengana jotzen duten pertsonen osasunaren inguruko izaera pertsonaleko datuak bildu ahal izango dituzte, estatuko edo autonomiako legeriak osasunaren inguruan xedatutakoaren arabera.
Beraz, datu medikuak osasun arloko profesionalek edo horien izenean lan egiten duten erakundeek edo pertsonek bakarrik bildu eta prozesatu ahal izango dituzte.
Pazienteren batek osasun arloko profesional batu bere datuak ematen dizkionean edo erietxeren batean ospitaleratzen den kasuan, medikuari eska diezaioke informatzeko datu horien nondik norakoen inguruan. Pazientea berariaz, zehatz eta era argian informatu behar da, esan behar zaio datuak fitxategi batean jasoko direla, jasotze horren helburuaren berri eta era berean, datu horien hartzaileen berri ere eman behar zaio.
Halaber, pazienteak gauzatu ditzake datuetara iristeko, aldatzeko, ezabatzeko eta aurkaritzako eskubideak, eta horretarako tratuak tratatzen dituen arduradunaren identitateaz eta beraren helbideaz informatu beharko dute.
Datu horien tratatzea arauzkoa da erabat, beti ere helburu asistentzialekin denean eta interesatuaren berariazko baimenarekin edo interes orokorreko arrazoietan oinarritzen den lege-baimenarekin denean.
ARAU-HAUSTEAK
ARINAK
1. Arrazoi formalak tarteko, kasurik ez egitea interesatuak tratatzen diren datu pertsonalak aldatzeko edo ezabatzeko egiten duen eskaria bidezkoa denean.
2. Datuen Babeserako Agentziak informazioa eskatzen duenean ez ematea.
3. Fitxategiaren inskripzioa ez eskatzea, arau-hauste larria izan ezean.
4. Izaera pertsonaleko datuak biltzea interesatuari bere eskubideen berri eman gabe.
5. Sekretua ez gordetzea.
Preskribitu: Urtebetera.
LARRIAK
1. Fitxategiak sortzea helburutarako ez den beste zerbaitetarako.
2. Interesatuen berariazko baimenik gabe datuak biltzea.
3. Datuak tratatzea edo erabiltzea interesatuen eskubideak urratuz.
4. Datuetara sartzeko eta aurkaritzako eskubideak gauzatzea galaraztea edo oztopatzea edo informazioa ukatzea.
5. Zuzenak ez diren datuak mantentzea edo hala balegokio aipatu datuak e aldatzea edo ezabatzea.
6. Sekretua ez gordetzea.
7. Segurtasuneko neurririk ez hartzea.
8. Agentziara ez bidaltzea eskatzen dituen informazioak eta agiriak.
9. Agentziako Zuzendariak hala eskatuta Agentziako fitxategian ez inskribatzea.
10. Informazioa emateko eginbeharra ez betetzea datuak interesatua ez den beste pertsona baten bitartez bildu direnean.
Preskribitu: 2 urtera
OSO LARRIAK
1. Datuak gezurraren edo engainuaren bidez biltzea.
2. Datuak lagatzea horretarako baimenik ez dagoenean.
3. Interesatuaren berariazko baimenik gabe datuak biltzea.
4. Agentziak eskatu ondoren, datuak erabiltzeari ez uztea.
5. Datuak babes-maila egokia bermatzen ez dute Herrialdeetara transferitzea.
6. Sekretua ez gordetzea.
7. Era sistematikoan haustea datuetan sartzeko, datuak aldatzeko edo aurkaritzako eskubidea gauzatzeko bidea.
8. Era sistematikoan kasurik ez egitea datuak fitxategi batean sartu izanaren jakinarazpen beharrari.
Preskribitu: 3 urtera
ZEHAPENAK
| ZEHAPENAK, 15/99 LO, 44 eta 45 Artikuluak | SANCIÓN CON MULTA |
|---|---|
| ARAU-HAUSTE ARINAK | 601,01 €tik 60.101,21 €ra bitartekoa |
| ARAU-HAUSTE LARRIAK | 60.101,21 €tik 300.506,05 €ra bitartekoa |
| ARAU-HAUSTE OSO LARRIAK | 300.506,05 €tik 601.012,10 €ra bitartekoa |
. Agencia Estatal de Protección de Datos:
. Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.
Ley Orgánica 15/1999 formato pdf
. Real Decreto 994/99, de 11 de junio, por el que se aprueba el reglamento de medidas de seguridad de los ficheros automatizados que contengan datos de carácter personal.
Real Decreto 994/99 formato pdf
. Segurtasuneko Gida Agiria.
Segurtasuneko Gida Agiria pdf formatoan
. Zenbait gai interesgarri Datu Pertsonalen fitxategiei buruz.
Datu Pertsonalen fitxategiei buruzko gai interesgarriak pdf formatoan
. Segurtasuneko Protokolo Txantiloia.
Segurtasuneko Protokolo Txantiloia pdf formatoan
Segurtasuneko Protokolo Txantiloia doc formatoan (editatu ahal izateko)
Inprimakia oso luzea denez, bost (5) atal ezberdinetan banatuta dago. Kontuan izan behar duzu, atal horietako bat bera ere ez dela gordeko zure PCan nabigatzailea itxi ondoren, beraz, inprimakia bidali ahal izateko, inprimakia osatzen duten 5 atalak bete beharko dituzu.
Haatik, inprimakia zure PCan gorde nahi baldin baduzu, dokumentua jaits dezakezu eta zeure ordenagailuan zeure gustura aldatzeko aukera duzu.
Gipuzkoako Psicologoen Elkargo Ofiziala - Jose Arana kalea, 15 – behea - 20001 Donostia - Telf: 943 278712 - E-posta: donostia@cop.es