Elkargokidearen Gunea

Zuzenbide gunea - Arautegi Orokorra

Batzorde Deontologikoaren helburua eta egitekoa da psikologoaren Kode Deontologikoa ondo interpretatzen eta aplikatzen dela ziurtatu eta Psikologia-lanbidea zaintzea.

Itzuli Arautegi orokorrara

Título Preliminar

1. artikulua

Psikologoaren KODE DEONTOLOGIKO hau jarduketa-modu profesional bezala erabilgarria izateko egituratu da, Psikologiaren jarduketan, beroni dagokion edozein arlotan. Psikologoen Elkargo Ofizialak bere egiten du eta bertan xehatutako arauei jarraituz epaituko du elkargokideen lanbide-egikaritza.

2. artikulua

Psikologoaren lan-jarduerak Estatu espainiarean demokratikoki ezarritako elkarbizitza eta legezkotasuneko irizpideei jarraituko die batez ere.

3. artikulua

Bere lan-jardueran Psikologoak kontuan izango ditu gizarte-ingurunean dauden ageriko eta isileko arauak, egoeraren osagaitzat kontsideratuz eta berorien betebehar profesionalean lege hauekiko adostasunak edo ezadostasunak izan ditzaketen ondorioak neurtuz.

4. artikulua

Psikologoak bere askatasun profesionalarekiko eta legezko lanbide-jarduketarekiko edozein eragozpen edo traba-mota baztertuko du, Araudi honek zehazten dituen lege eta betebeharren esparruaren barnean.